XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bizilagunek garraio berriari egingo zioten harreraz duda-mudak gutxi iraun zuen.

Inaugurazio egunean nahiz eta lehen esan bezala eguraldi txarra izan, Eserlekuen bila sartzen ziren guztiak orduoro jendez gainezka ikusi genituen bultzietara zioten egunkariek urrengo goizean.

Goizeko lehen orduetan merkatura joaten den jendetzak,10 edo 20 xentimoz desafioa egin zion euritako apal batez kalean ibiltzen uzten ez duen euri jasari.

Kazetarien iritziz gainera, tranbiak, herriaren bidaiak erosoago bihurtzeaz batera, gizarte eremuan ere aurrerakada ekarri zuen, garai hartan gutxitan ikusten baizen klase ezberdinetako jendea elkarrekin.

Eta guztientzat leku bera zegoen orain: tranbia bultziak.

Arratsaldean andre dotore asko ikusi genuen, eserlekuetan jarririk edo plataformetan zutik, artisau apalen ondoan eta berdintasun bat aldarrikatuz... tranbiarena, pobre eta aberatsen gurdia baita.

Higidurazko materiala, zion oharrak azkenik, eroso eta txukuna da, mandoak bikainak eta enplegatuek ondo bete zituzten heren publikoarekiko obligazioak.

Horrela jarrai dezala herriaren eta Enpresaren onerako.

Eta horrela jarraitu behar zuten Konpainiarekin zerikusia zuten guztiek, Udalarekin kunplitzeko baldintza pleguaren arauak bete nahi bazituzten, baimena ematerakoan Udalak berak bai zion, 1887ko Martxoaren 9an, baimen hori 60 urtez ematen dela, horiek igarota burdinbidea Udalarena izango baita, esplotazio egoera onean eta eduki lezaken materiale finkoaz.

Gainera urteko eta kalean ibiltzeagatik kilometroko 100 pezeta pagatu beharko du " bide publikoa erabiltzeagatik ordainduko dena.

Zerbitzua hasi zenean, Enpresak zortzi bultzi itxi zeuzkan, bakoitza 3.350 frankotan erosiak, sei ireki 2.150 frankotan eta hamabi bagoixka 340 frankotan, halaber 21 mando eta 12 zaldi, danera 21.611 pezeta kosta zitzaizkionak.

Bi egun geroago mando bat baztertu eta Agustín Arrieta jaunari zortzi zaldi erosi behar izan ziren.

Honela, Abenduaren 31an urtea amaitu zenerako, Konpainiak 16 mando eta 10 zaldi zeuzkan (bi hilda gertatu ziren zerbitzurako prestatuak ez zeudelako eta beste lau salmentan jarriak baliagarriak ez zirelako).

Lehenengo hasi zen linea, Kontxa - Zumardia - Ategorrietakoa, azken puntu hontatik goizeko 6,30etan ateratzen zen, gaueko 11 arte ordu erditik behin zerbitzua eginez.

Zubieta kaleko azken etxeetatik goizeko seiretan irtetzen zen, zerbitzua gaueko 11,30 arte martxan edukiz, eta bere ibilera Zubieta kaletik, Alderdi Eder Zumardia, Pozo kalea, Zurriola pasealekua, Santa Katalina zubia eta Irungo errepidera, gaur egungo Miracruz kalera joaten zen.

Zerbitzu berezien artean lehenengoetako bat, Ategorrieta eta Kontxara zihoazten tranbia batzu jarri zituena dugu, Antzoki Zaharretik (Principaletik) antzes lanak bukatu eta hamar minututara irtetzen zirenak.